Ojuel eta Gorrotxategirentzat txapela, Lezoko finalean

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 18a

Josetxo Etxandi txapelketa irabazi zuten Urbieta II eta Telletxearen kontra. Lasa eta Garmendia azpitxapeldun izan ziren, Donostian.

Bikote sendoa osatzen dute Paul Ojuel eta Aitor Go­rrotxategik, eta hala erakutsi zuten Lezon irabazitako finalean. Josetxo Etxandi txapelketan izan ziren nagusi, Urbieta II eta Telletxeari 22-18 irabazita. Euskal Federazion, zirkuito formatuan jokatzen da txapelketa, eta finalerdietatik hasi ziren pelotari hernaniarrak. Finala orekatua izan zen erdibidera arte. Gorrotxategik Telletxea baino seguruago jokatu zuen; Urbieta ordea, Ojuel baino gehiago ari zen asmatzen. Handik aurrera joko erritmoa bizitu zuen bikote hernaniarrak, eta 18-18 berdinduta egon baziren ere, txapelarekin itzuli ziren etxera.
Mikel Lasa eta Jagoba Garmendia hernaniarrek ere finala zuten asteburuan, Do­nost­iako Euskal Jaien barruan. Alebin mailan aritu ziren eta fi­nala Añorgako Al­beniz eta Etxe­zarretaren kontra jokatu zuten. Aurkariak indartsuagoak ziren fisikoki, eta nagusi izan ziren.

Bloga, martxan
Bestalde, Hernaniko Esku Pelota ataleko bloga berriz ere martxan dagoela jakinarazi dute: hernanikoeskupilota. blogspot.com da helbidea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!