Bilera irekiak ostegunero, egoitzan

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 18a

Transpakarreko bulegoan egiten dituzte bilerak, 19:00etatik 21:00etara.

 

Udako atsedenaldiaren ostean, indarberrituta datoz Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeko kideak. Jakinarazi dutenez, Transpakarren dute egoitza, eta bertara jo behar du beharra duen edonork.
Bilerak ostegunetan egingo dituzte, 19:00etatik 21:00etara, eta etxebizitzarekin arazoren bat duen edonor joan daiteke, irekiak baitira.
Bestalde, telefonoz edo emai­­lez ere, jarri daitezke harremanetan. Te­le­fon­oz, 943 33 65 83ra deituta; eta emai­lez, stopdesahucioshernani@nodo50.org helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!