Festa eta brindisa, Eskoziako erreferenduma ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 18a

Musika eta pintxo poteak izango dira, 19:00etatik 20:30ak bitartean. Hernaniko EH Bilduk bat egin eta herritarrak animatu ditu kalera ateratzera.

Hernaniko Gure Esku Dagok erabakitze eskubidearen al­deko festa eta brindisa antolatu ditu gaur. Eskoziak independiente izan edo ez erabakiko du gaur, eta ospatu egin nahi dute: «herritarron ga­raia da, Es­kozian ateratzen den emai­tza baietza edo eze­tza izan, demokraziaren ga­raipena da, herritarron ga­raipena da».
Festa Kaxkoan izango da, 19:00etatik 20:30etara. Es­ko­zia, katalan eta euskal musikak alaituko ditu kaleak, eta ta­ber­netan pintxo po­tea izango da. Anto­latzaileek kamisetekin ger­turatzeko deia egin dute: «Gure Esku Dago ekimeneko kamiseta; edo Es­ko­zia, Kata­lunia edo antzeko me­zuren bat duen edozein».

EH Bilduk bat egin du
Hernaniko EH Bilduk bat egin du ekimenarekin eta herritarrei deia egin die: «autodeterminazioa eta erabakitze eskubidea demokraziaren zutabe ezinbestekoa dira, eta zuen eskubideen alde ateratzeko deia egiten di­zue­gu. Es­ko­ziarrak izango dira au­rrenekoak, Katalanak ondoren, eta hurrengoak gu gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!