Udako atsedenaldiaren ostean, erromeria izan zen larunbatean Hernanin. Jeiki Hadi taldea arduratu zen arratsaldea girotzeaz, eta hasiera batean gutxi batzuk animatu baziren ere, berehala bete zen Txantxangorri pareko plaza jendez. Hemendik aurrera hilero izango da erromeria, Hernanin.