Jolasak, solasaldia eta merienda, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 17a

Aurten, Astigarragako euskalgin­tza taldeak hainbat ekimen aurreikusi ditu euskeraren erabilera indartzeko. Ekimen horien artean, Mintzomerienda antolatu dute. AEK eta Xaguxar arduratu dira. Ostiralean emango diote hasiera eskolako patioan, 17:00etatik aurrera. Azaldu dutenez, edonor (haur, gazte nahiz heldu) dago gonbidatuta euskera erabiliz arratsalde desberdin bat pasatzera. Bertan, jolasak, solasaldiak eta merienda izango dira. Animatzeko dei egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!