Urriaren 13tik 19ra izango da Hernanin Bakailao astearen 3garren edizioa. Bakailoak protagonismoa aste osoan zehar izango du herriko denda, taberna eta jatetxeetan. Eskaparateak apainduko dituzte, pintxoak egongo dira, jatetxeetako menuetan bakailoa jateko aukera... Parte hartu nahi duten taberna, jatetxe edo dendek izena eman behar dute ostirala baino lehen. Horretarako: 943 33 70 28 edo gurutze-a@hernani.net.