Festa eta brindisa bihar Kaxkoan barrena, erabakitze eskubidearen alde

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 17a

«Herritarron garaia da, Eskozian ateratzen den emaitza baietza edo ezetza izan, demokraziaren garaipena da, herritarron garaipena da» lemapean, festa eta brindisa antolatu du Gure Esku Dagok bihar, Kaxkoan barrena. 19:00etatik 20:30etara, Eskozia, Katalunia eta Euskal Herriko musikak alaituko ditu kaleak, eta hainbat tabernetan pintxo potea izango da. Alaitasuna eta erabakitze eskubidearen aldarriak izango dira oinarria. Kamisetarekin gerturatzeko deia egin zaie herritarrei: «Gure Esku Dago, Eskozia, Katalunia edo antzeko kamiseta eta ikurrekin etortzera gonbidatu nahi ditugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!