ikasturte berria euskeraz ikasiz hasi edo jarraitu nahi dutenek orain dute Udal Euskaltegian izena emateko garaia. Azken eguna ostirala da, eta handik aurrera, hutsik geratuko diren plazetan bakarrik izango da aukera. Azaldu dutenez, komeni da euskaltegira lehenbailehen jotzea, orain baitago norberari ondoen datorkion ordutegian izena emateko aukera.
Udal Euskaltegian eskaintza zabala dute, bakoitzaren helburu eta premietara egokitua: ordutegia, sistema ezberdinak... Ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere eskaintzen dute.
Nahi duenak gainera, Udalaren dirulaguntza eska dezake bertan. Laguntza %65ekoa izaten da edozein ikaslerentzat, «ordua 0,47 euroan». Langabetu, ikasle edo desgaituei %85eko laguntza ematen die Udalak, «ordua 0,20 euroan).