Angel Olaran eta Wukroko 11 gaztetxo etorriko dira jardunaldietara

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 17a

Hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta hilaren 24tik 29ra izango dira ekintzak. 
Gaztetxoak 10 eta 13 urte bitartekoak dira; 3 monitore ere, etorri dira beraiekin.

Hamar urte beteko dira aur­ten, Hernani Wukrorekin GKEk elkartasun jardunaldiak antolatzen dituela. Ekintza ugari antolatu dituzte, guztiak irailaren 24tik 29ra. Atzo egin zuten aurkezpena, eta azaldu zutenez, aurtengo edizioa oso berezia izango da: «Angel Olaran dator, baina ez ba­ka­rrik. Wukroko 11 gazte­txo eta 3 monitore datoz berarekin». Atzo iritsi ziren Madrilera, eta bertan Kirol munduko sari bat jasoko dute. Bartzelonatik pa­sa eta asteazkenean iritsiko dira Hernanira. Estatuan ba­rrena egingo duten ibilbi­dean, Wukrori laguntza ematen dio­ten herriak bisitatuko dituzte.

Ekintzez betetako astea
Datorren asteazkenean, hila­ren 24an iritsiko dira Herna­nira guztiak, eta Udalak egingo die harrera 18:00ak inguruan. Hurrengo egunean, ostegunean, hitzal­dia emango du Angel Olaranek Biterin; 19:00etan izango da. Hernani Wukrorekin kirol eguna la­runbatean izango da. Hainbat kirol proba egingo dituzte Antziolako pistetan, Wukro eta Hernaniko haur eta gazteen artean. Egun berean, arratsaldean, Ereñotzura ger­turatuko dira, frontoi berrian palan jokatzera. Hilaren 28an, igandean, meza emango du Agustinetan Angel Olaranek. Eta eguerdian, elkartasun baz­karia egingo dute. Txartelak erosteko: Migel Lujanbio, Iru­retagoiena eta ostegunetako feria; 22 euroan egongo dira. Azkenik, hilaren 29an, Her­nani Institutuan pasako dute eguna Wukroko haur eta gaz­teek. Helburua izango da he­mengo ikastetxeak ezagutu, kla­seak nolakoak diren ikusi, gazteak ezagutu... Wukroko eta bertako gazteek elkarrekin pasako dute eguna. 
Hernani Wukrorekin GKEk eskerrak eman nahi dizkie laguntza emango duten guz­tiei: Udala, Ereñotzu, CD Hernani, Institutua, herritarrak... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!