Hainbat ekintza, aste osoan: ginkana, solasaldiak, bizikleta martxa...

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 13a, 02:00

Irailaren 16tik 22ra izango da Mugikortasun Astea. Egun horietan, itxita egongo da eskolarako sarbidea, autoz.

Urtero bezala, Mugikortasun Astea antolatu da Europa mailan. Aurtengo leloa: Gure kaleak hobetzea: hona gure aukera! Astigarragan ere, Mugikorta­sun Astea egingo da irailaren 16tik 22ra  eta zenbait ekintza antolatu dituzte Udalaren Ingurugiro sailak, Astigarraga­ko Herri Eskolak eta Astigarra­gako Txirrindulari taldeak.

Eskolan, egunero lantzen
Eskolan bertan hainbat ekintza egingo dituzte. Alde batetik, aste osoan zehar (irailaren 16-22) eskolarako sarbidea autoz itxita egongo da. Kotxeek herri sarrerako errotondatik gora egin ahal izango dute, baina Reollo altzariak dagoen eraikinari buelta emanda atera beharko dute. Bestetik, ostegunean, Se­gu­ru baietz Eusko Jaurlaritza­ren sentsibilizazio kanpainak geldialdia egingo du Herri Esko­lan. Horrez gain, Haur Hezkun­tzako eta Lehen Hezkuntzako 1go mailako ikasleek eskolara joateko modu ezberdinak marraztuko dituzte eta gero, jolastokian erakusketa jarriko dute. Lehen Hezkun­tzako 2, 3, 4, 5 eta 6garren mailako ikasleak, berriz, Astigarra­gako auzo ezberdinetatik eskolara oinez joango dira. Hala jakingo dute, ze distantziara dagoen auzo bakoitza eta zenbat denbora behar den eskolara heltzeko.
    
Herrian ere bai
Eskolatik kanpo ere izango dira ekintzak: ostegunean (18:30), Andoni Blazkez Astigarragako txirrindulari ohiarekin eta bes­te txirrindulari profesional ba­te­kin solasaldia izango da, Gazte Lokalean. Larunbatean, berriz, bizikleta martxa, ginkana eta hamaiketakoa egingo dira, Joseba Barandiaran plazan, 11:00etan. Eta astelehenean (irailak 22), bideo emanaldia: Bizikletan bidaiatu familiarekin: Gambia eta Senegal. 19:00e­t­an Arrobitxuloko lokalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!