Ibai Alba eta Eva Esnaolak, sekulako markak

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 16a

Donibane Lohizuneko Ironman erdian hirugarren egin zuen Albak.  
Eva Esnaolak Villenave D’Ornoneko lasterketa irabazi zuen, 12 ordukoa.

Asteburu borobila izan da, pasa berri dena, Hernaniko Atletentzat. Ibai Albak hirugarren egin zuen Donibane Lo­hizuneko Ironman erdian. Eta Eva Esnaola azkarrena izan zen Villenave D’Ornonen.
Pozik da Ibai Alba, egiten ari den esfor­tzua ari baita on­do­re­na ematen. Donibane Lo­hi­zu­ne­ko Ironman erdian har­tu zuen parte, eta 400 partehartzaileren artean hirugarren bu­ka­tu zu­en. Uretatik 50­ga­rren ate­ra zen. Bizikleta eta ko­rrika egitea dira bere fuerteak, eta be­rehala errekuperatu zuen. Bizi­kle­tan 6ga­rren postura arte aurreratu zen. Korrika sentitu zen ondoen, eta hirugarren bu­katu zuen: «azken kilometroak lasai egin ditut, asko disfrutatu dut».
Hamabi ordu eta gero, helmugatik aurreneko postuan pa­sa zen Eva Esnaola, Vi­lle­nave D’Ornoneko lasterketan. Gai­ne­ra, Es­painiako errokorra gainditu zuen, 114,29 kilometrokoa. Sail­ka­­pen orokorrean bi­garren bu­kat­u zuen, Javier Rioren atzetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!