Yoga eta Aerobik ikastaroetan apuntatzeko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 16a


Olak auzo elkarteak bi ikastaro antolatu ditu: yoga eta aerobika. Aerobika astelehen eta asteazkenetan izango da, 17:45-18:45, Txirrita ikastetxeko gimnasioan. Yoga berriz, astearte eta ostegunetan emango dute, 17:30-18:50, auzo etxeko ganbaran. Izena emateko aukera ostiralera arte egongo da zabalik. Telefonoz 943 55 10 00ra deitu behar da; auzo etxean ere eman liteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!