Ongi etorria gaur, ikasturte berriari

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 16a

Gaurtik aurrera zabalik izango da Gazte Txokoa. Ordutegia da: asteartetik ostegunera 17:00-20:00 eta ostiraletik igandera 16:30-20:30.

Udako oporraldiaren ostean, ilusio eta indarrez gainezka datoz Gazte Txokoko lagunak. Gaur zabalduko dituzte berriz ere ateak. Ongi etorri festa antolatu dute, eta herriko gaztetxo guztiak gonbidatu dituzte, 12-16 urte bitartekoak.
Gazte Txokoa arratsaldez zabaltzen dute. Asteartetik ostegunera 17:00-20:00 ordu­tegia izaten dute; eta ostiraletik igandera 16:30-20:30. Ja­ki­na­razi dutenez, irailean zehar itxi egingo dute igandetan.

Ekitaldiz josita, iraila bukaerara arte
Esan bezala, ongi etorriarekin hasiko dute ikasturtea Gazte Txokoan. Eta hilabete osoan, ez dira ekitaldiak faltako. Tailerrei dagokienean, malabareak egingo dituzte gaur; txapak egiteko aukera izango da hilaren 18an eta 24an eta Henna tailerra hilaren 26an. Txapelketak ere izango dira irailean: Wiira jokatuko dute hilaren 19an; Play Station saioa irailaren 23an izango da; Ping-pong txapelketa hilaren 25ean; eta Just Dance azken egunean, hau da, irailaren 29an. Bestalde, hilero bezala, irteera ere izango da. Mini golfera buelta antolatu dute, irailaren 27an.

Egitaraua

Irailak 16 Ongi etorria
Irailak 17 Malabareak
Irailak 18 Txapak
Irailak 19 Wii salan
Irailak 20 Futbolin
txapelketa
Irailak 21 Itxita
Irailak 23 Play Station bideo jokoak
Irailak 24 Txapak
Irailak 25 Pin-Pon
txapelketa
Irailak 26 Henna tailerra
Irailak 27 Mini golfera
irteera
Irailak 28 Itxita
Irailiak 29  Just Dance salan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!