Bizilagun hernaniar berezien emanaldia, Leokan

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 16a

Hernaniarra da Maite Larburu, eta Seattle-ekoa, Josh Cheatham. Baina bata bestearen bizilagunak, Neighboor, dira biak, Holandan. ‘Ura Patrikan’ diskoa aurkeztuko dute larunbatean, Leokan.

Emakumeentzkao Jabetze Eskolei hasiera emateko, emanaldi berezi bat prestatu dute Udal Berdintasun Arloak eta Berdintasun Kontseiluak larunbat honetarako.
Gaueko 22:00etan izango da, Leokako labaderoan. Neighbor taldea osatzen duten bi artistek, Maite Larburu her-naniarrak eta Josh Cheatham seattledarrak, Ura Patrikan diskoa aurkeztuko dute.

Folk, blues, jazz...
Antzinako musika klasikoko musikariak dira bi artistak; biolin-jolea, Larburu, eta viola da gamba kontrabajo-jolea, Cheatham.
Baina kasu honetan, gita­rra eta ahotsa erabili dituzte gehienbat, kantu propioak egiteko. Folk, blues, jazz, Brasilgo musika eta kantu tradizionaletik hartutako herri kantagintzarekin osatu dute Ura Patrikan diskoa.

Errepide mozketa
Kontzertua dela-eta, udalet­xe­ak jakinarazi du itxi egingo de­la Larramendi kaletik Por­tu­rako bidea, Leokako laba­dero parean, gaueko 21:50e­tatik 23:30etara bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!