Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak dirulaguntzak emango dizkie euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren herritarrei, eta eskabideak aurkezteko epea gaur bukatuko da. Dokumentazioa aurkezteko Mankomunitateko erregistrora, udaletxera edo Euskara zerbitzura jo behar da. Informazio gehiagorako deitu, 948 510 816 telefonora.