Igande honetarako Erniora ireera antolatu du Mendiriz Mendik gaztetxoentzat. Goizeko 08:00etan aterako dira Atsegindegitik. Izena emateko aukera izango da bulegoan, gaur, ostegunean eta ostiralean, 20:00etatik 21:00etara bitartean. Gaztetxoentzako prezioa 2 eurokoa da, eta helduentzako, 6 eurokoa.