Hernaniko Arraun Elkarteak doaneko ikastaroa eman du azken asteetan, arrauna probatu nahi zuen edonori zuzendua. Hemendik aurrera, ordea, gogor entrenatzen hasteko garaia hasiko da.
Asteazken honetan bertan jarri dute entrenamenduak hasteko lehenengo zita, arratsaldeko 16:00etan hasita, Ibarluze poligonoan duten egoitzan.
Entrenamenduak dagoeneko arraunlariak direnei zuzendutakoak dira, baina baita arraunean hasi nahi duen edonorentzako ere. Probatzeko gogoa duten guztiei animatu eta azaltzeko deia luzatu diete; bai neskei eta baita mutilei ere, bi taldeetan baitago tokia arraunlari gehiagorentzat. Informazio gehiagorako deitu 628 120 068 zenbakira.