Larunbatean jokatu zuen denboraldiko lehenengo partidua Hernaniko Ohorezko Erregional Mailako taldeak, eta ez zen edonolako partidua izan. Hain zuzen, Tolosa hartu zuten Zubipen; kontrario ezaguna bezain abila. Eguzkiak gogor jo zuen, eta bi taldeek ederki eutsi zioten animoari. Hernanik aukera dezente sortu zituen, baina azkenean berdinduta bukatu zen partidua.