Kontxako bandera zati bat Hernani eta Astigarragara

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 15a, 02:00

Ainhoa Saizar ereñotzuarra eta Amets Zapiain astigartarra San Juanen traineruan aritzen dira arraunean; atzo, Kontxako Bandera preziatua irabazi zuten.

Atzoko estropada, nesketan, Zumaiak irabazi bazuen ere, bi estropadetako denborak gehituta, San Juanek irabazi du aurtengoan Kontxako Bandera. Tartean ziren, arraunean, Ainhoa Saizar ereñotzuarra eta Amets Zapiain astigartarra.
Bestalde, hernaniar gehiago ere aritu dira Kontxan. Amaia Zuaznabar gaztea Orion aritzen da; 4garren egin dute aurten, 38 segundutara.
Mutiletan, Urdai­baik irabazi du aurten Ban­dera preziatua. Arkaitz Goñi arraun­lari hernaniarraren trai­ne­ru­ak be­rriz, Oriok, 4ga­rren egin zu­en. Ivan Lopezek, San Jua­nekin, bosgarren. Donos­tiarra izan zen azkena, eta bertan aritzen dira Andoni Saizar eta Ion Urretabizkaia hernaniarrak eta Jon Sardon astigartarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!