Santboianaren aurrean hortzak erakusteko pronto

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 14a, 02:00

Gaur eguerdiko 12:00etan hasiko da Hernaniren 3garren ohorezko denboraldia. Ostiraleko aurkezpenean erakutsi zuten talde sendoa dutela, eta indarrez bultz egingo dute gaur Landaren, Santboiana talde kataluniarraren kontra.

Eguerdiko 12:00etan hasiko da lehia Landaren, Hernani eta Santboianaren artean. Talde benetan sendoa, denboraldia gorengo mailan hasteko, jokalari bikainak baititu, Fangatapu Apikotoa togoarra edo Nil Baró, adibidez.

Aurkezpena festa giroan
Ostiralean egin zen, Tilosetan, Ohorezko Mailako jokalarien aurkezpena. Joxe Elosegi kirol arduradunak azaldu zuen «poza eta kemena ematen duela harrobiko jokalariekin lortutako erronkak; hirugarren urtez Ohorezko Mailan egoteak». Juan Rodriguez lehendakariak, berriz, eskerrak eman zizkien babesleei eta afizioari «toki askotan ez dute sinesten hemen gerta­tzen dena».

OHOREZKO MAILAKO JOKALARIAK
1go lerroa: Jon Apaolaza, Jon Insausti (kapitaina), Beñat Iradi, Iñaki Otxotorena.

2garren lerroa: Jon Otxotore­na, Xabier Bernas, Iban Za­piain, Iñaki Otaegi, Eneko Noriega.

3garren lerroa: Manex Casado, Ugaitz Otaño, Mikel Otxotore­na, Mikel Perez, Ander Gutierrez, Iker Sevillano.

Atzeko lerroetan, giltzarri: Mattin Collado, Igor Genua, Ander Larretxea, Pello Perez, Jon Zumalabe.

Hegalak, erdilariak eta atzelariak: Beñat Agirrezabala, Iñaki Leonet, Mattin Mujika, Jokin Uzkudun, Igor Etxeberria, Haritz Otaegi, Oier Garmendia.

Harrobitik etorriak: Tomax Elorza (hegala), Jon Ander Meaza (1go lerroa), Jon Ander Puertas (erdi/hegal/atzelari), Mikel Paino (3garren lerroa).

Taldera itzulitakoak: David Pelaz (3garren lerroa), Xabier Pernas (2garren lerroa).

Berria: Mauro Perilli (Fran­tzia­tik dator baina Uruguaikoa da; 3garren lerroa).


*Entrenatzaileak: Jon Insausti, Jon Iraola eta Patrick Polidori. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!