EH Bilduk «eskoziar herria zoriondu nahi du, libreki etorkizuna erabakitzeko burutzen ari diren ariketagatik». Horrela, azaldu du, prentsa ohar bidez, «eskoziar herriak bere etorkizuna libreki erabakiko duela irailaren 18an», eta hori «herrien askapen prozesuen ibilbidean beste urrats garrantzitsu bat izango» dela. Era beran, dio «Katalunia, Euskal Herria eta munduko hainbat naziok ere eskubide hori beteko» dutela. Hau guztia dela-eta, irailaren 18an «gure babesa azalduko dugu».