Junior, kadete eta infantil mailan mutilak behar dira

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 13a, 02:00

Aste honetan, Mundarroko saskibaloi taldean, maila guztiak hasi dira entrenatzen. Jakinarazi dutenez, txikien taldeetan arazoekin dabiltza, jokalari gutxi baitituzte. Zenbait talde ez dira aterako. Mutiletan, printzipioz, hiru talde izango dira: junior, kadete eta infantilak. Dena dela, oso justu dabiltzala eta, deialdia egin dute. 2000 eta 2002 urte bitartean jaiotakoei dei egiten diete saskibaloia probatzera animatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!