Amaiur Altamira eta Lierni Roteta astigartarrak, besteak beste, Hernaniko errugbi taldean dabiltza eta azaldu dutenez, dagoeneko hasi dira entrenamenduekin. Aurreko denboraldia oso ondo joan zitzaion taldeari, oso emaitza onak lortu zituen, eta hori horrela, aurten ikasteko aukera ederra izango dela azaldu dute. Dei egiten diete neskei animatzeko. Entrenamenduak astearte eta asteazkenetan (18:30), eta ostiraletan (19:30) dira, Hernaniko Landare zelaian.