Oier Gurutzealde Mexikon dago Trinketeko Munduko Txapelketa jokatzen. Espainiako selekzioarekin joan da. Atzo jokatu zuten lehenengo partidua Mexikoren aurka eta hurrengo partidua asteartean izango dute Frantziaren aurka. Emaitzen arabera, zuzenean pasa litezke finalerdietara. Hirugarren geratuz gero, ordea, B taldeko irabazlearen aurka jokatu beharko lukete. Eta hori irabaziz gero, finalerdiak jokatuko lituzkete. Finalerdiak ostegunean izango dira.