Hilabete bukaerara arte, bi erakusketa egongo dira kultur etxean. Alde batetik, aurreko ikasturtean argazkilaritza ikasi zutenen argazkiak daude. Ordutegia: 09:00-13:00 eta 15:00-20:00. Bestetik, Sagardoetxeak antolatutako erakusketa: Sagardogintza gure baserrietan. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 11:00-13:30 eta 16:00-19:30. Igandetan, berriz, goizez bakarrik.