Aerobik eta yoga ikastaroak, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 13a

Olak auzo elkarteak bi ikastaro antolatu ditu ikasturte honetarako: aerobik eta yoga. Aerobika, astelehen eta asteazkenetan izango da (17:45-18:45) Txirritxa ikastetxeko gimnasioan. Irailaren 29an hasiko dira (astelehena). Yoga, berriz, astearte eta ostegunetan izango da (17:30-18:50) auzo etxeko ganbaran. Urriaren 2an hasiko dira (osteguna). Ikastaroak aurrera eramateko, gutxienez 6 pertsonek eman beharko dute izena.
Izena emateko azken eguna, irailaren 19a da. Telefonoz: 943 551000, astelehenetan, 08:00-11:30 eta 18:00-20:00; eta asteartetik ostiralera, 08:00-14:00. Edo Auzo-etxean: astelehenetan, 08:00-11:30 eta 18:00-20:00; eta asteartetik ostiralera, 08:00-14:00.

Izena emateko azken eguna, irailaren 19a.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!