AEK euskaltegian zabalik dago matrikulazioa, euskera ikasi edo hobetu nahi dutenentzat. Irailaren 30era arte eman daiteke izena. Udalak diru laguntza emango du, matrikularen %100 arte. Matrikulazioa eta informazioa: AEK (kultur etxea), 607 610 687 edo astigarraga@aek.org. Bestalde, matrikulazio kanpaina dela eta, AEKk argazki erakusketa antolatu du irailean zehar. Aurreko ikasturtean euskaltegian aritu ziren ikasle eta irakasleak dira protagonista. Herriko tabernetan daude ikusgai: Ikatza, Zipotza, Ekaitz eta Kupelan.