Pelotari kaleko argiteria aldatuko du Udalak, datorren astetik aurrera. Helburua da, kale horretako argiteria hobetu eta eraginkorragoa izatea. Orain, farolak altuagoak izango dira eta errepidetik gertuago jarriko dira, zuhaitzen eragina ahalik eta txikiena izateko. Horrez gain gaur egunean dauden argi hori/laranjak aldatuko dira eta argiteri berriak argi txuia proiektatuko du; LEDak izango ditu. Udalaren arabera, farola berriekin egun kontsumitzen denaren 2/3 aurreztuko da. Udalak 36.000 euro inguru bideratuko ditu lan honetara. Lanak iraun bitartean, kale honetako zenbait puntu ilunduta geratuko dira.