Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak diru laguntzak emanen dizkie euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren herritarrei eta eskabideak aurkezteko epea astelehenean bukatuko da. Diruz lagunduko dira 2013ko irailaren 1etik 2014ko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikulak. Diru laguntzaren zenbatekoa gastuaren %50ekoa izanen da gehienez ere. Kilometrajea, egoitza eta otordu gastuak ez dira diruz lagunduko. Dokumentazioa aurkezteko, Mankomunitateko erregistrora, udaletxera edo Euskara zerbitzura jo behar da. Informazio gehiago: 948 510 816.