Auzolanerako deia egin dute Aranon, gaur. Mendarazko erreka txokoa txukunduko dute, presa zaharra zegoen lekua. Azaldu dutenez, presa bota zutenetik, bainatzera joatea zaila da eta egokitu eginen dute.
Alde batetik, errekan putzu txiki bat moldatuko dute umeentzako. Bestetik, errekara jaisteko 2-3 bidexka eginen dituzte. Eta horrez gain, erreka bazterreko koskatik inor ez erortzeko, egurrezko hesi bat jarriko dute. Arratsaldeko 15:00etan jarri dute hitzordua, eta ahal duenak aitzurra eta pala eramateko eskatu dute.
«Guk egina, guk gozatzeko»
Herritarrei dei egiten diete azaltzeko, herritarren gozamenerako izanen baita: «Guk egina, guretzako; guk gozatzeko».
Ekimena, Udalak antolatu du CRANAren bidez, fundazio honek martxan daukan Guratrans proiektuaren barruan. Proiektu honen helburua da, muga administratibo eta geografikoen gainetik, Mendebaldeko Pirinioetako ibaien kudeaketa hobetzea.