Ur zikinen inguruko obra azalduko dute gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 13a

Behekaldeko auzunean, 17-18-19 eta 20 atarien inguruan egingo dira oraingoan lanak. 11:00etatik aurrera emango dira azalpenak.

Ereñotzuko Auzo Udalak proiektu bat prestatu du Ereñotzuko behekaldeko auzunean ur zikinak Urumeako kolektorera bildu eta urbanizazio lanak egiteko.
Oraingoan, 17-18-19 eta 20 atarien inguruan egingo dira lanak eta aurten bertan bukatu nahi dituzte. Gainerako guztia (21 ataria eta kanal ingurua) 2garren fase batean egingo litzateke, 2015 urtean zehar.

Bizilagunei deia
Proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko, atari horietako auzotarrei dei egiten diete, Auzo Udaleko beheko aretora azaltzeko gaur. Bertan, proiektua azalduko dute goizeko 11:00etan, eta 12:30ak bitartean ikusgai egongo da. Auzo Udaleko kideak ere hor izango dira behar diren azalpenak emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!