Bizikletak eta materiala prezio onenetan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 13a, 02:00


Mugikortasun Astearen barruan antolatutako ekintzetan lehenengoa izango da gaurko bigarren eskuko azoka. Bizikletak, patinak, patineteak, kaskoak... erosi ahal izango dira bertan, prezio onenean. Azoka 10:00etatik 14:00etara egongo da Atsegindegin, eta materiala saldu nahi duenak 09:00etatik 10:30etara izango du aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!