Rufino dijoa lider, baina gertu du Irigoyen

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 13a, 02:00

Hamabost sagardotegik hartzen dute parte, urtero. Aurreneko lauek jasotzen dute saria, eta azkeneko
biak kanpoan geratzen dira. Lehia estu-estu dago! Izen ematea zabalik dago, herritar guztientzat.

Dena prest dute Txantxangorri el­kartean, Sagardo Txapelke­ta­ren edizio berrirako. Egun berezia iza­ten da izena ematen duten guztientzat, tradizioa di­ren bi girok bat egiten baitute gau ho­rretan: sagardoak eta el­karte edo soziedadeko giroak. 31ga­rren edizioa dute aurtengoa, eta ohi be­zala, 15 sagardotegik ha­rtuko du­­te parte: Barkaiztegi, Irigoyen, Ru­fino, Eula, Gazta­ñaga, Sa­raso­la, Zel­aia, Petritegi, Larre Gain, Be­­reziartua, Elorrabi, Lizeaga, Itsas Buru, Astiazaran eta Oyar­bide.
Txapelketa datorren ostiralean jokatuko da, afari eder baten bueltan. Parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena, bazkide direnek eta ez direnek; elkarteko bulegotik pasa behar dute, 19:00etatik 20:00etara.

Arrakasta, hasieratik
1984an egin zen aurreneko aldiz Sagardo Txapelketa Txantxan­gorri elkartean. Gipuzkoakoan inspiratuta-edo, hartu zuten erabakia, eta hala diote orduko kronikek: «oso arrakastatsua izan da herritar askok hartu dute parte, eta sagardoaren ka­litatea bikaina izan da. Oya­r­bidekoa izan da ordea, onena».
14 sagardotegik hartu zuten parte aurreneko 4 edizioetan, eta handik aurrera 15 izatera pasa ziren. Berdinak izaten ziren hasiera batean, eta 2005 urtetik aurrera arauak zorroztea erabaki zuten antolatzaileek: «sa­gar­dogile batzuek ez zuten sagardorik onena ekartzen, eta erabaki zen sailkapenean azkeneko bi postuetan geratzen zirenak kanpoan uztea. Hala, txapelketan parte hartu nahi zuten sagardogile berriek aukera zuten».
Afaltzera gerturatzen diren herritarrek ematen dute botoa, eta kasu honetan ere, berrikuntzak izan dira: «Bodegako kide batek sekretuan zenbatzen zituen sagardo botilak eta sagardo bera ateratzen zen mahai guztietara. Arazoa zen azkeneko sagardoek puntuazio hobea jasotzen zutela. Gaur egun sagardoak txandaka ateratzen dira. Adibidez, aurreneko lau mahaietan sagardo bat, beste lauetan beste bat... Puntuazioa eta kontaketan ere eboluzionatu da. Egun dena informatizatua dago».
Menuan ere izan dira aldaketak. Gaur egungoa da: arrau­tza egosia, bakailua bi eratara, txekor kostilla, Urbasako gazta, kafea, kopa eta purua. Hasierako 15 urteetan ordea, ez zen arrautz egosirik eman, eta ezta ere bizkaitar erara egindako bakailurik ere.

10 sagardotegi, sarituak
Egin diren edizio guztietan au­rreneko lauek jaso dute saria. Onenaren saria ordea, 10ek jaso dute. Horien artean badira bi, lehia estua dutenak: Rufinok 8 aldiz irabazi du eta Irigoyenek 6tan. Tartea gutxituko al da edizio berri honetan?

PALMARESA
Rufino Akarregi 8
Herrero Irigoyen 6
Altzueta 3
Barkaiztegi 2
Bereziartua-Jeronimo 2
Eula 3
Astarbe Mendiola 1
Otsua-Enea 1
Oyarbide 1
Petritegi 1
*Parte hartu eta noizbait aurreneko saria jaso duten sagardotegiak zerrendatu ditugu. Zenbakiak adierazten du zenbatetan jaso duten 1go saria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!