Hasieratik dena ematera aterako da bihar Hernani

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 13a, 02:00

Santboianaren kontra estreinatuko dute denboraldia hirukoloreek. Landaren jokatuko da, 12:00etan.

Hirugarren urtez Ohorezko Mailan jokatuko du Her­nanik. Bihar hasiko dute den­boraldia, urteroko ilusio eta indar guztiarekin. Estreinal­dirako goi mailako bisitaria izango dute gainera, Ohorez­ko Mailako izarretako bat: Unio Esportiva Santboiana. Etxean hasiko du denboraldia Hernanik; hitzordua 12:00­etan, Landaren.

Katalanek, taldea mantendu
Llobregat bailarako tal­dearentzat denboraldi irre­gularra izan zen joan den urtekoa. Hasiera eskasa izan zuten, baina ligak aurrera egin ahala  asko hobetu zuten jokoa. Bide horretan liga bukaerako talde onena izatera iritsi ziren. Eta aurten  orduko bloke ia bera man­tentzen dute.
Liga amaieran egindako fitxaketak asko hobetu zuen Santboianaren jokoa; Fagata­pu Api­kotoa joko zabaltzailea fitxatu zuten. Aldaketaren bat ere espero da: Oriol Garcia eta Marc Puigbert jokalariak baja izango dira. Baina Nil Baro jokalari haundia be­rres­kuratu dute. Aurrean ere talde sendoa dute Katalanek. Phipps, Chichua, Sanz eta Tauli bezalako jokalariekin, hiru laurdeneko lerro dinamikoa osatzen dute. Arerio gogorra izango du beraz bihar, Hernanik.

«Landareko harmailak betetzea espero dugu»

Hernanik, bajak
Hernanik ere baja bat baino gehiago izango du aurten. Jokalari gazteek hartu dute erreleboa eta azaldu dutenez maila emateko prest dira.

Herritarrei gerturatzeko deia
Hernaniarren bultzada beti izaten da premiazkoa hiru­koloreentzat. Bihar jokatuko den partidura gerturatzeko deia luzatu dute: «estropadak estropada, eguraldia lagun, espero dugu Landareko har­mailak zaletuz bete eta her­na­niarrak bultzatzea». Bestal­de gogoratu dute bi per­tso­nentzako afari edo bazkaria zozketatuko dutela Ipintza sagardotegian; bazkide eta babesleen artean izango da zozketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!