Martxan da, dagoeneko, RENFEko trenen neguko ordutegia. Udaran baino 10na inguru tren gehiago geldituko dira Hernaniko apeaderoan, astelehenetik ostiralera, bi norabideetan, eta gaueko azken trena, beti bezala, 23:00ak inguruan pasako da.
Astean zehar, 40 tren
Astelehenetik ostiralera zerbitzu zabalagoa eskaintzen du normalean RENFEk, eta orain ere halaxe izango da.
Guztira, aste egunetan 39 geldituko dira Hernaniko apeaderoan; bai Irunera bidean eta baita Brinkola bidean ere.
Bestalde, larunbatetan 28na tren geldituko dira Hernanin, bi norabideetan, baita ere. Eta igandeetan, zertxobait gutxiago; 23.
Gaueko azken trena, berriz, 23:00ak inguruan pasako da, aste egunetan nahiz asteburuetan.