Kantuz elkartean gitarra ikasteko matrikula epea irekita dago eta hilaren 25era arte egongo da aukera izena emateko. Haur, gazte nahiz helduentzako gitarra ikastaroak emango dira. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko udaletxeko Hezkuntza sailera jo behar da (1. pisua), edo telefono honetara deitu: 943 33 70 41.