San Joan Konpartsak eta Kalez Kale Kantarik lanean jarraitu dute udaran zehar ere. Baina ikasturtea hasi berri den honetan, urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldiei hasiera emango diete, larunbat honetan bertan hasita.
Kalez Kale Kantari eguerdian eta erromeria, arratsaldean
Bihar eguerdiko 12:00etan Plaza Berrin elkartuko dira kanturako gogoa dutenak, eta Kaxkoan zehar ibiliko dira eguerdian.
Arratsaldeko 18:30etan, berriz, San Joan Konpartsak erromeria egingo du Jeiki Hadi taldearekin, Txantxangorri elkartearen parean (euria eginez gero, udaletxeko arkupetan).