Sagardogintza gure baserrietan izeneko erakusketa antolatu du Sagardoetxeak. Gipuzkoako gertaera historikoek sagardoaren ekoizpenean eta baserrietan izan duten eragina erakusteko asmoz antolatu dute erakusketa hau. Gaurtik aurrera izango da ikusgai, kultur etxean, irailaren 28ra arte. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 11:00-13:30 eta 16:00-19:30. Igandetan, berriz, goizez bakarrik.