Ostiral laranja, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 12a, 12:22

Euskal herriko 28 gazteren aurkako epaiketa hasiko da irailaren 22an, tartean Julen Zuaznabar astigartarra dela, eta Ostiral Laranja antolatu dute gaur Astigarragan. Epaiketa politikoen aurka, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, arratsaldean zehar. 

Ostiral laranja
“Margotu Astigarraga laranjaz”
17:00 J.B. plazan, herriari kolorea ematera!
19:00 J.B. plazan, herri harresi kalejira.
Argazki masiboa.
Ekitaldia.
20:30 Zipotzan, bokata goxoak.
Ondoren, bingoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!