Eskubaloi taldea martxan dago. 2002 eta 2001 urteetan jaiotako mutikoak ari dira dagoeneko entrenatzen, astearte eta ostegunetan. Gaur, berriz, Eskola Kiroleko neska-mutilen lehenengo entrenamendu eguna izango da; 2003 eta 2006 urteen artean jaiotakoentzat. Bi ordutegi daude: 17:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 19:00etara. Bestalde, izena eman nahi dutenek oraindik aukera dute gaur, entrenamenduan zehar, 669 845 896 telefonoan edo hernanieskubaloia@gmail.com helbidean.