Aurkezpen ekitaldia gaur, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 12a, 02:00

Klubeko jokalariak ezagutu, lehengo denboraldiko bideo musikatua ikusi, eta garagardo eta pintxoak probatzeko aukera izango da gaur, 20:30etatik aurrera, Tilosetan. Hernani osoa dago, gonbidatuta.

Lagunarteko partidu batzuk jokatu dituzte dagoeneko, Hernaniko Errugbi Klubeko nesken eta mutilen lehenengo taldeek. Baina denboraldia ez dute oraindik hasi. Hasi baino lehen, jokalariak aurkeztea tokatzen da; gaur egingo dute hori, 20:30etatik aurrera, Tilo­setan. Hernaniar guztiak ani­matu nahi dituzte aur­kez­penera gerturatu eta jokalariei babesa ematera.
Bideoa eta jan-edana
Iluntzeko 20:30etan hasiko da aurkezpena. Hortzak Estutu! lelopean, aurtengo Ohorezko Mailako jokalariak Tilosetako kioskora igoko dira.
Horrez gain, pasa den denboraldiko bideo musikatu bat ikusteko aukera izango da. Eta nola ez, hirugarren den­borarako tartea ere egingo dute aurkezpenean; gara­gar­doa eta pintxoak izango dira, gerturatzen diren guztien go­zamenerako.

50 urte
Aurtengo denboraldian, 2015 urtean zehar hain zuzen, 50 urte beteko ditu Klubak, eta beraz, denboraldi berezia izango da, ziur.
Dagoeneko antolatu dute Quesadaren omenezko torne­oa, eta datozen urteetan ja­rraipena emango diote. Horrez gain, denboraldi osoan zehar ekitaldi gehiago prestatuko dituzte.

Santboiana, lehenengo aurkaria
Ohorezko Mailako jokalariek hi­rugarren denboraldia dute go­rengo mailan, eta ikasi­ta­koa erakustera aterako dira igan­dean zelaira, denboral­diko le­henengo partidura; Santbo­iana izango dute aurrez aurre.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!