Marka politak egiten ari dira atleta hernaniarrak.
Lehengo asteburuan Mendatan izan zen Araitz Irazu, 42,195km-tako mendi maratoian, eta helmugara iritsi zen lehenengo neska izan zen.
Bestalde, Ibai Alba Logroñon izan zen, doble olinpikoko distantziako triatloian: 3.000m igeri, 83km bizikletan, eta 15km korrika. Albak podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren postuan. Irabazlea Daniel Hernandez izan zen, eta bigarrena, Raul Amatriain, Espainiako txapelduna.
Xabier Barberena da fin dabilen beste hernaniar bat: Castañares de Riojan izan zen, 4.500m-ko lasterketan. Bigarren egin zuen sailkapen orokorrean, baina beteranoetan txapelduna izan zen.
800 Dukadotan, neskak
Bestalde, 800 Dukado mendi maratoian izan dira asteburuan hainbat hernaniar: Maider Senper eta Garbiñe Tijero 6km-takoan, eta Hoki Gerrero, Koro Barrenetxea, Estitxu Ezkurra eta Axun Ugalde erdi maratoian.