Egin Koxk! larunbatean, Wukro elikatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 11

Gastronomia eta elkartasun festa izango da etzi, Intxaurrondon, Zaporeak proiekturako dirua biltzeko. Wukron Angel Olaran hernaniarrarekin batera martxan jarri nahi den proeiktua da.

Hainbat sukaldarik eta era­kundeetako ordezkarik aur­keztu dute Koxk! festa eguna. Gastronomia eta elkartasun festa da Koxk!; larunbatean ospatuko da Donostiako In­txaurrondo auzoan, goizeko 10:00etatik 15:00etara bitar­tean. Asmoa da Etiopiako Wukro herria eta, orokorrean, Tigray eskualdea elikatzeko epe-luzerako proiektu bat bultzatzea.
Zaporeak da, hain zuzen, proiektu horren izena, eta An­gel Olaran misiolari her­na­niarrak Wukron bertan zu­zen­tzen duen Saint Mary eskolan jarriko da martxan; asmoa da, besteak beste, Ostalaritza eta Gastronomia Eskola sortzea eta Saint Mary eskolako sukaldeak hobetzea.

Bazkarirako txartelak erosi daitezke aurretik, koxk.festa@gmail.com helbidera idatzita, eta egunean bertan jaso ahal izango dira.

Euskal produktuak eta munduko jakiak dastatzeko aukera, 4 gunetan
Proiektu horretarako dirua bil­duko da Koxk! festarekin.  Do­nostiako Intxaurrondo au­zo­an ospatuko da etzi, 10:00e­tatik 15:00etara. Kilometro eta erdiko ibilbide bat osatu da, eta lau gune jarriko dira bertan.
Ibilbideak Zubiaurreko zu­bi­an izango du sarrera. Han­dik Villa Yeyettera joango da. Se­gidan, Txaparrene parkera jaitsi eta Parada kaletik sar­tuta, Parada plazara iritsiko da. Handik Mirakruz aldapa jai­tsi, Intxaurrondo kalera sar­tu eta Intxaurrondo Za­harrera joko du. Gero, La­rrotxene Kultur Etxearen par­kinera jarraituko du; segidan In­txaurrondo kalera; gero Zulo Zahar elkarteara, eta azke­nean, Txaparrene pasealekura.
Bertan lau gune jarriko dira. Txaparrene parkekoa Luis Irizar gunea izango da. Bertan egingo dira Idiazabal Gaztaren Juan Mari Arzak Saria eta patata-tortilla lehia­keta herrikoia, bazkaria eta kantu-jira.
Villa Yeyetteko Pedro Arregi gunean, berriz, eusko labeleko txerri eta txahal pintxoak izango dira.
Intxaurrondo kaleko Juan Mari Arzak gunean euskal su­kaldaritza ezagutu ahal izango da Arzak eta Adu­ri­zekin, eta umeen gunea ere bertan izango da; aukera izango dute eskulanak egi­teko, murala margotzeko, Porrotxekin egoteko, gazta egiteko...
Azken gunea Gilda gunea izango da, Intxaurrondo Zaha­rrean. Pintxoaren Kilometroa egingo da bertan, besteak bes­te. Iluntzean, berriz, Intxau­rrondo Zaharreko festekin egingo du bat egitarauak, eta denetik izango da: herri-kiro­lak, apar-festa, txokolatada, berbena...

Kilometro eta erdiko ibilbidean zehar lau gune egongo dira; tartean, umeena. Eta ibilbidean zehar kale animazioa izango da.

Animazioa, ibilbide osoan
Gune batetik bestera joan­da­koan ere ez da aspertzeko tarterik izango. Izan ere kale-animazioa bide osoan zehar egongo da: trikitilariak, Gaz­te­lumendi bertsolariak, txaran­ga, kantu-jira, hankapaloak...
Bestalde, postuak izango dira baserriko produktuekin; eusko labelekoekin; txakolina, ardoa eta sagardoarekin; Pa­les­tinako jakiekin... Hauek eros­teko tiketak hartu be­har­ko dira, euro baten trukean.

Bazkaritarako txartelak aurretik erosteko aukera
Eguneko ekitaldi fuerteene­takoa bazkaria izango da, Luis Irizar Gunean egingo dena.
400 pertsonentzako izango da tokia, eta txartelak 10 euro balio du. Aurretik erosi dai­tezke, nahi izanez gero. Horre­tarako, koxk.festa@gmail.com helbidera idatzi behar da, izen-abizenak eta erosi nahi den txartel kopurua zehaztuz. Txartelak egunean bertan jaso ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!