Mexikoko mundialetan, Hernani

Kronika - Erredakzioa 2014ko irailaren 11

Estatuko selekzioa Mexikon da, pelotako mundiala jokatzen, eta bertan, Amaia Irazustabarrena hernaniarra ariko da, gaur hasi eta hilak 21 arte.

Dagoeneko Mexikon dago Irazustabarrena hernaniarra  gaurtik hila­ren 21era arte jokatuko den Munduko Pelota Txapel­ketan aritzeko, Estatu­ko Se­lek­zioarekin. Bertan jo­katuko dute, baita ere, Nagore Aroze­na lizar­tzarrak, Maider Men­di­zabal anoetarrak eta Maite Ruiz de Larramendi nafarrak.
Txapelketa gaur hasi bada ere, hernaniarrak bihar jokatuko du lehenengo partidua. 30 metroko frontoian ariko da, paleta goma argentinarreko modalitatean.

Irazustabarrenak gutxienez 3 partidu jokatuko ditu ligaxkan, Frantzia, Mexiko eta Argentinaren kontra.

Hiru arerio gogor
Irazustabarrenak 3 partidu jo­ka­tuko ditu ligaxkan, aurrera segi aurretik, eta lehenengo partidua bihar jokatuko du, Frantziaren kontra.
Hurrengoa, igandean izango da, Mexikoren aurka. Eta azkenik, Argentina izango du arerio, hilaren 16an. A multzoan ariko dira lau selekzioak, eta hiruk egingo dute aurrera.

XVII. Mundu Txapelketa
Aurtengoa Euskal Pelotako Munduko Txapelketaren 17ga­rren edizioa da, eta Mexikon, Zinacantepec-en jokatzen da.
Pelota modalitate guztiak izango dira bertan: eskuz, zesta puntan, palan... Eta herrialde asko: Kuba, AEB, Txile, Brasil, Frantzia, Peru...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!