Furgoneta batek istripua izan du gaur goizeko 10:10 aldera Astigarragan. Errotonda haundiaren inguruan izan da, Oiartzunera doan errepidean (GI-2132). Ertzaintzak Kronikari azaldu dionez, Oiartzun aldetik errotondara bidean zetorren furgoneta eta sakangune (baden) baten eraginez, kontrola galdu du gidariak. Bazterra jo eta furgoneta errepidean gurutzatuta geratu da irauli ostean. Ertzaintzak azaldu duenez, gidariak ez zirudien zauri larririk zuenik, baina bai kolpe batzuk eta anbulantzia eskatu dute. Errepidea itxi dute. Furgoneta bertatik kendu eta errepidea irekitzeko, ordubete inguru beharko dutela kalkulatu dute.