Busti zaitez Pausokaren alde!

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 10a, 02:00

Horixe egin zuten atzo Hernaniko eta inguruetako hainbat pertsonak; busti, eta erronka beste bati pasa. Pausoka elkartearekin kolaboratzea da kontua.

Porrotx eta Marimotots, Luis Intxauspe alkatea eta Glori Mendinueta Ongintzako zinegotzia, Lauroba musika taldea, Amagoia Etxeberria diseinatzailea, Iban Estevez boxeolaria, Urnietako UDA alderdia... Horiek eta beste asko busti ziren atzo Hernaniko Pausoka elkartearen alde.
Behar bereziak dituzten hau­rren gurasoek osatzen dute Pausoka elkartea, eta Etxebe­rri auzoan dute egoi­tza. Hainbat zerbitzu eskain­tzen dituzte bertan, behar horiek dituzten umeentzako: fisioterapia, terapia okupazionala, logopedia...
Hain zuzen, elkarteari laguntzeko jarri dute martxan Busti zaitez Pausokaren alde kanpaina.

Urriaren 11n Pausoka Eguna antolatuko dute Hernanin.

Kolaboratzeko moduak
Atzo beren burua busti eta beste bati erronka pasa ziotenak dagoeneko badira Pau­soka elkartearen kolaboratzaile; laguntza ekonomikoa emanez edo boluntario lanak eginez lagundu daiteke elkartea.
Hemendik aurrera kanpaina zabaltzea espero dute. Horretarako, erronka jaso ez dutenak ere animatzea espero dute. Nork bere burua grabatu dezake, eta bideoa bidali pausokaelkartea@gmail.com helbidera, edo zuzenean facebook edo twitter sare sozialetan jarri, Pausoka aipatuz.

Pausoka eguna, urriaren 11n
Kanpaina honen beste helburu bat da kolaboratzaileak lortzea eta oihartzuna ematea urriaren 11n Hernanin ospatuko den Pausoka Egunerako.
Egun osoko egitaraua prestatu dute: txaranga; tailerrak; bazkaria; musika, dantza eta Pirritx, Porrotx eta Marimo­tots pailazoen emanaldia...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!