Larunbat honetan izarrak ezagutzeko aukera izango da Aranon, Suro auzoan, 21:00etatik 23:30etara. Bokata eraman besterik ez da egin behar. Bertan, Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomoek azalpenak emango dituzte. Eguraldi txarra eginez gero, hilaren 27ra atzeratuko da zita.