Astelehenean ekin zioten ikasturte berriari Astigarragako Herri Eskolako ikasleek eta atzo ongi-etorri festa egin zuten. Ikasturte berriari eskatzen diotena idatzi, eta globoen barruan sartu zituzten desio horiek. Ondoren, globoak airera bidali zituzten. Dantzan ere aritu ziren. Argazkiak, interneten.