Furgoneta batek istripua izan zuen atzo goizeko 10:10 aldera Astigarragan. Errotonda haundiaren inguruan izan zen, Oiartzunera doan errepidean (GI-2132). Ertzaintzak Kronikari azaldu zionez, Oiartzun aldetik errotondara bidean zetorren furgoneta eta sakangune (baden) baten eraginez, kontrola galdu zuen gidariak. Bazterra jo eta furgoneta errepidean gurutzatuta geratu zen, irauli ostean. Ertzaintzak azaldu zuenez, gidariak ez zuen zauri larririk. Errepidea itxita egon zen ordubete inguruz.