Kayak poloaz gozatzeko aukera ederra izango da aste honetan, kiroldegiko igerilekuan. Gaztetxoen ikastaroa ez da egingo, baina emakumeentzako saio irekia antolatu dute ostiralean, 17:30etan. Horrez gain, hirugarren urtez, Euskadiko Txapelketa antolatu dute (emakume eta gizonezkoena). Larunbatean izango da, 09:00etatik 14:00etara. 11 bat taldek hartuko dute parte. Eta asteburu osoan, piraguistentzat formakuntza izango da.